XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Jaungoikoaren aintzarako, zure goratasunerako ta gure onerako baldin bada.

Baña gure gaitzerako balitz iritxi nai deguna, zuzendu gure eskariak zuk beti zure nairik bizientzat iduki zendun Jaungoikoaren aintzarik aundienera. Amen.

1'go egunerako Otoitza.

Siniste argia gure biotzetan piztutzeko zerutik etorri ta gizonen erakusle izan ziñan Jesus gure Jaun maitea!.

Agertu guri ere zeru bidean zuzen ibiltzeko jakin bear ditugun egiak, Aita Iñaki Deunari agertu zenizkion bezela; bere antzera sinistean indartsu izan gaitezen. Amen.

Irurak bat diran Aita eta Seme ta Espiritu Santuari iru Aita gure.